Gertutasuna, naturaltasuna eta praktikotasuna ditut gustoko. Koloreek sortzen dizkidaten sentsatzioen gatibu naiz. Proportzioekin gozatzen dut eta funtzionalitatea oso garrantzitsua iruditzen zait.
Moda diseinuan tituluduna naiz, Bartzelona eta Donostian egin nituen nire ikasketak. Ondoren Diseinu Grafikoko masterra egin nuen Donostian eta baita Moda mundura aplikatutako Diseinu Grafikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Barne-diseinuan arkitekto batekin lan egin ondoren, nire bizitzari beste norabide bat eman diot eta nire lana aurkezten dizuet: akuarelaz margotutako zapiak, nire marrazkien kamisetak eta oinetako berezi batzuekiko nire grina: Abarketak.
%10eko deskontua
Harpidetu Buletinera eta jaso…
%10eko deskontua zure lehen erosketan!
%10eko deskontua
Harpidetu Buletinera eta jaso…
%10eko deskontua zure lehen erosketan!